Laguntza

Hiztegiaren ezaugarriak

Lanbide Ekimena proiektuko material elebidunetatik abiatuta gauzatu da hiztegia.

Elhuyar Fundazioko I+G unitateak garatutako ELexBI tresna oinarritzat duen Itzulterm zerbitzuaren bidez, Lanbide Ekimeneko material batzuetako termino-bikote garrantzitsuenak eta horien testuinguru elebidunak erauzi dira itzulpen-memorietatik automatikoki.

Lan hori familiaka egin da, eta ondoren, erauzketa automatikoaren emaitza eskuz landu da, familia bakoitzeko terminologia egokia hautatzeko eta sinonimia aztertzeko.

Zehazki hiztegiaren argitalpen honetan, 14 familia landu dira eta 108 material. Landu diren familiak hauek dira: Administrazioa eta kudeaketa; Elektrizitatea eta elektronika; Eraikuntza eta obra zibilak; Garraioa eta ibilgailuen mantenimendua; Gizarte eta kultura zerbitzuak; Informatika eta komunikazioa; Instalazioa eta mantenimendua; Irudia eta soinua; Irudi pertsonala; Fabrikazio mekanikoa; Osasungintza; Ostalaritza eta turismoa; Zehar-lerroak; Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa.

Hiztegiak 10.096 kontzeptu ditu; horiek adierazteko euskarazko terminoak 10.525 dira, eta gaztelaniazkoak, 10.062. Terminoen testuinguruei dagokienez, hiztegian euskarazko 125.123 esaldi daude, eta gaztelaniazko 125.268 (bi kopuruak ez datoz bat, batzuetan hizkuntza bateko esaldi berari itzulpen desberdinak dagozkiolako, dokumentuaren arabera).

Laneki Hiztegia hiztegi terminologiko bat da, eta oinarri-unitatea kontzeptua da. Kontzeptu baten informazio guztia fitxa terminologiko batean errepresentatzen da, eta hiztegi honetan zehazki dugun informazioa da: familia(k), kontzeptu hori adierazteko erabiltzen diren terminoak (euskaraz eta gaztelaniaz) eta terminoa agertzen deneko testuinguru erreala.

Terminoen bilaketa 
Indizea
    

Idatzi bilatu nahi diren hitzak