Lanbide Ekimena proiektuko material elebidunetatik abiatuta gauzatu da hiztegia.
Elhuyar Fundazioko I+G unitateak garatutako ELexBI tresna oinarritzat duen Itzulterm zerbitzuaren bidez, Lanbide Ekimeneko material batzuetako termino-bikote garrantzitsuenak eta horien testuinguru elebidunak erauzi dira itzulpen-memorietatik automatikoki.
Lan hori familiaka egin da, eta ondoren, erauzketa automatikoaren emaitza eskuz landu da, familia bakoitzeko terminologia egokia hautatzeko eta sinonimia aztertzeko.
Zehazki hiztegiaren argitalpen honetan, 20 familia landu dira eta 111 material. Landu diren familiak hauek dira: Administrazioa eta kudeaketa; Elektrizitatea eta elektronika; Eraikuntza eta obra zibilak; Garraioa eta ibilgailuen mantenimendua; Gizarte eta kultura zerbitzuak; Informatika eta komunikazioa; Instalazioa eta mantenimendua; Irudia eta soinua; Irudi pertsonala; Fabrikazio mekanikoa; Osasungintza; Ostalaritza eta turismoa; Zehar-lerroak; Zurgintza, altzarigintza eta kortxoa.
Hiztegiak 12.159 kontzeptu ditu; horiek adierazteko euskarazko terminoak 13.125 dira, eta gaztelaniazkoak, 12.476. Terminoen testuinguruei dagokienez, hiztegian euskarazko 117.799 esaldi daude, eta gaztelaniazko 118.331 (bi kopuruak ez datoz bat, batzuetan hizkuntza bateko esaldi berari itzulpen desberdinak dagozkiolako, dokumentuaren arabera).
Laneki Hiztegia hiztegi terminologiko bat da, eta oinarri-unitatea kontzeptua da. Kontzeptu baten informazio guztia fitxa terminologiko batean errepresentatzen da, eta hiztegi honetan zehazki dugun informazioa da: familia(k), kontzeptu hori adierazteko erabiltzen diren terminoak (euskaraz eta gaztelaniaz) eta terminoa agertzen deneko testuinguru erreala.
Bilaketak
HIZTEGI-BILAKETA
Hiztegian bilatu nahi duzula zehazteko bilagaiaren kutxaren ondoan dagoen kutxan “terminoetan” aukera zehaztu beharko duzu.
Zure bilaketa zein hizkuntzatan egin nahi duzun zehazteko, bilagaiaren ezkerrean zabaltzen den zerrendako aukera bat sakatu behar duzu.
Ondoren, idatzi aurkitu nahi duzun hitza, terminoa edo esapidea bilagaiaren kutxan; bestela, idatzi karaktere bat zein karaktere-segida bat. Idatziz joan ahala, halako hitzez, karakterez edo karaktere-multzoz hasten diren sarrera guztiak bistaratuko dira. Sakatu Sartu tekla, edo, bestela, hautatu nahi duzun hitza zerrendatik.
Bilaketa familia jakin batera mugatu nahi baduzu, eskuinean ageri den familia-zerrendan zehaztu behar duzu nahi duzun familia.
Informazioa:
Hautatu duzun terminoa goialdean agertuko da. Terminoari dagozkion kontzeptuak zenbakiturik daude eta zenbakien azpian terminoaren sinonimoak bistaratuko dira, aurretik sin. laburdura dutela.
Ondoren, beste hizkuntzako ordainak agertuko dira, nazioarteko hizkuntza-laburdura aurrean dutela: euskara (eu) edo gaztelania (es).
Azkenik, hautatutako terminoa zein familiatan agertzen den bistaratzen duten fitxak egongo dira. Familia bakoitzaren gainean klik eginez, dagozkion termino- eta testuinguru-bikoteak ikusiko dituzu.
Termino-bikote bakoitzaren ondoan, bikote horri dagozkion testuinguruak zenbat diren adieraziko da. Hasieran, automatikoki, termino-bikote bakoitzetik 5 testu-bikote soilik bistaratuko dira, baina “begiaren” gainean klik eginez, termino-bikotearen testu-bikote guztiak ikusi ahal izango dituzu.
Gaur egun, hiztegiko 900 kontzeptu baino gehiagok irudiak dituzte. Irudian klikatuz, irudia handian ikusi ahal izango duzu.
CORPUS-BILAKETA
Corpusean bilatu nahi duzula zehazteko bilagaiaren kutxaren ondoan dagoen kutxan “testuinguruetan” aukera zehaztu beharko duzu.
Zure bilaketa zein hizkuntzatan egin nahi duzun zehazteko, bilagaiaren ezkerrean zabaltzen den zerrendako aukera bat sakatu behar duzu.
Ondoren, idatzi aurkitu nahi duzun hitza, terminoa edo esapidea bilagaiaren laukian; bestela, idatzi karaktere bat zein karaktere-segida bat. Sakatu Sartu tekla bilaketa egiteko.
Bilaketa familia jakin batera mugatu nahi baduzu, eskuinean ageri den familia-zerrendan zehaztu behar duzu nahi duzun familia.
Informazioa:
Bilatu duzun terminoak corpusean duen agerpen-kopurua goialdean agertuko da. Agerpen-kopuru hau familiaka banatua erakutsiko da.
Ondoren, egindako bilaketaren emaitzak zein familiatan agertzen diren bistaratzen duten blokeak erakutsiko dira. Hasieran, automatikoki, familia bakoitzetik 10 testu-bikote soilik bistaratuko dira, baina “begiaren” gainean klik eginez, termino-bikotearen testu-bikote guztiak ikusi ahal izango dituzu.
Edizio-lanak
Lanbide Heziketako hiztegiak dinamikoa izan nahi du, eta informazio eguneratua eskaini. Horretarako jakinbai webgunean izena eman baduzu, zure erabiltzaile eta pasahitz bera erabiliz, hiztegiak zuzenean esku hartzeko aukera ematen dizu.
Izena eman ez baduzu, jakinbai.eus webgunean egin beharko duzu hori edukia gehitzen edo aldatzen hasteko.
Zer egin dezakezu?
Edizio-lanak zuk zeuk egin
Testuinguruetatik kontzeptu berriak sortu: terminoak sartu, familia zehaztu, irudiak igo.
Hutsetik hiztegian kontzeptu berriak sortu: kontzeptu-fitxa sortu, terminoak sartu, familia zehaztu, testuinguruak gehitu, irudiak igo.
Argitaratuta dagoen kontzeptu baten informazio terminologikoa editatu: terminoak gehitu, familiak gehitu, testuinguruak kendu edo gehitu, irudiak igo.
Iruzkinak edo proposamenak egin
Lanekiko administratzaileari edukiak sortzea proposatu: kontzeptu berri bat hiztegian sartzea.
Hiztegiaren edukiak eta kalitatea hobetzeko iruzkinak eta proposamenak egin, sarrera baten ingurukoak zein orokorrak.
Kontsulta-aplikazioko botoiak eta informazioa
hitza Twitter bidez partekatzeko botoia
hitza Facebook bidez partekatzeko botoia
hitzari buruzko iruzkina bidaltzeko botoia
Itzulpen automatikoa eskaintzen duten webguneetara esteka zuzena izango duzu: Irale, Eusko Jaurlaritzako itzultzaile automatikoa eta Matxin itzultzaile automatikoa
Bilaketa-laukian sartzen den hitz oro, zuzenean, beste hiztegi batzuetan bilatzeko aukera emango dizu botoi honek. Bertan klik eginez gero terminoaren informazioa bilatu ahal izango duzu Euskaltermen, Elhuyar Hiztegietan, Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan, EGA Master Hiztegian, EHUko Terminologia-kontsultan, Trengintza Hiztegian, Danobat Hiztegian, Zurgintza Hiztegian eta Automobilgintza Hiztegian.
kontzeptuan zuzenean editatzeko botoia
Laneki Hiztegiaren edukia kudeatzeko botoia
Laneki Hiztegiaren edukia kontsultatzeko botoia
Laneki Hiztegiaren edukia editatu ahal izateko izen-emate botoia
Webgunearen azpialdean proiektuari buruzko informazio gehiago aurkitu dezakezu:
Babesleak
Laguntza: Hiztegia erabiltzeko laguntzarako oharrak
Iradokizunak: Hiztegiaren inguruko iradokizunak egiteko
Lege-oharra
Atzera egiteko edo aurreko leihora itzultzeko, nabigazio-leihoko geziaren gainean klik egin behar duzu.
Gaztelaniazko eta euskarazko interfazea aukeratu dezakezu. Horretarako goiko eskuineko eu edo es jartzen duen botoietako bat sakatu beharko duzu.
Laneki Hiztegian edukia editatu ahal izateko, izena eman beharko duzu. Laneki editore izatea erraza da: jakinbai.eus webgunean izena eman, eta berehala has zaitezke edukiak sortzen eta argitaratzen!
Laneki Hiztegian termino bat bilatzen duzunean, hiru egoera hauek gerta daitezke:
BADAGO! Terminoa aurkitu duzu, eta, gainera, zuk espero zenuen adiera edo kontzeptua adierazten du. Hiztegian dagoen informazioa zeuk osatu dezakezu (). Bestela, iruzkin bat bidal dezakezu () ikonoan klik eginez.
BADAGO, BAINA... Terminoa aurkitu duzu, baina hiztegian dagoenak ez du zuk espero zenuen adiera, beste bat edo beste familia batekoa baizik. Laneki Hiztegia osatzeko, kontzeptu berri bat sartu behar da, kontzeptu-fitxa editatzeko aukera duzu.
HARA, EZ DAGO! Ez duzu terminoa aurkitu. Kasu honetan, bi izan daitezke arrazoiak:
Terminoak adierazten duen kontzeptua ez dago hiztegian. Oraingoan ere, kontzeptu berri bat sartu behar genuke, Laneki Hiztegia aberasteko.
Terminoak adierazten duen kontzeptua hiztegian dago, baina bilatu duzun terminoaren sinonimo baten bidez adierazita dago, ez zuk bilatu duzun terminoaren bidez. Laneki Hiztegia osatzeko, bilatu duzun terminoa gehitu behar litzaioke Laneki Hiztegiko kontzeptuari.
Laneki Hiztegia hiztegi terminologikoa da eta, beraz, kontzeptua da oinarri-unitatea. Kontzeptu baten informazio guztia fitxa terminologiko batean errepresentatzen da: familia(k), kontzeptu hori adierazteko erabiltzen diren terminoak, testuinguruak eta irudiak.
Termino batek, familiaren arabera, kontzeptu desberdinak adieraz ditzake (polisemia). Terminoak familiaka antolatzen dira hiztegian. Esaterako zirkuitu gauza bat da Ostalaritza eta turismoa familian eta beste bat Instalazioa eta mantenimenduan. Halaber, bi terminok familia bateko kontzeptu bera adieraz dezakete (sinonimia), hala nola pala eta paleta. Laneki Hiztegian, termino sinonimoak kontzeptu-fitxa bakarrean gordetzen dira; zirkuitu moduko termino polisemikoen adierak, berriz, kontzeptu-fitxa banatan.
Hau da kontzeptu bakoitzak izan dezakeen informazioa:
Id. Kontzeptuari automatikoki ematen zaion kode bat. Hau ezin da editatu.
Familia. Kontzeptuari dagokion familia. Kontzeptu batek familia bat baino gehiago izan ditzake loturik.
Terminoak. Bi hizkuntzatako terminoak argitaratzen dira: euskara (eu) eta gaztelania (es).
Irudiak. Kontzeptuak irudiak izan ditzake.
Testuinguruak. Terminoei lotutako testuinguru-bikoteak ageri dira, euskaraz eta gaztelaniaz.
Laneki Hiztegia editatzean, gogoan izan behar da kontzeptu-fitxa jakin batean egiten dugula lan.
Hurrengo ataletan, azalduko dugu nola editatu kontzeptu-fitxa bat:
Familia zehaztu: Jakinbaieko familietako bat edo batzuk sar ditzakezu. Eremuaren laukian idatzi ahala, sistemak eskainiko dizkizu idatzitakoa duten familien zerrenda.
Terminoa: terminoaren euskarazko eta gaztelaniazko forma kanonikoa sartu behar duzu. Hemen, jada sortua dagoen terminoren bat editatu dezakezu, aldatu nahi duzun terminoaren gainean "klik" eginez. Edo termino berri bat sortu dezakezu. Horretarako eskuineko "ekintza" botoian sakatu eta "berria sortu" jartzen duen horretan klikatu behar duzu.
Irekitzen den formularioa bete behar duzu:
Terminoa: terminoaren forma kanonikoa.
Hizkuntza: euskara edo gaztelania. Nazioarteko sinbolo bat aukeratu behar duzu eremu honetan (eu edo es).
Kategoria: izena, aditza edo adjektiboa.
Iturria: terminoaren iturria, nondik atera duzun.
Irudiak: Kontzeptuaren fitxan jada dagoen irudi batean aldaketak egiteko aukera duzu (irudiaren gainean sakatuz) edo irudi berri bat gehitzeko aukera. Horretarako bi aukera dituzu: irudia zuk igotzea edota irudia Wikipediatik automatikoki eskuratzea. Irudia berri gehitzeko eskuineko ekintza botoian sakatu eta “berria sortu” jartzen duen horretan klikatu behar duzu.
Irudia igotzeko, sakatu argazki-makinaren ikonoan, eta nahi duzun fitxategia aukeratu. Ikonoaren azpian, irudiaren datu osagarriak emateko laukiak dituzu.
Lizentzia-mota: Laneki Hiztegian argitaratu ahal izateko, egokiena da irudiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 4.0 Nazioartekoa edo Jabetza publikoa baimen-mota izatea. Beraz, horrelako lizentzia duten irudiak gehitzea gomendatzen da. Erabilera-lizentzia murritzagoa duten irudiak ere igo daitezke, baina, horretarako, irudiaren igotzailearen ardura da irudia Laneki Hiztegian erabili ahal dela ziurtatzen duen informazioa ematea, Laneki Hiztegiaren kudeatzaileek egiazta dezaten irudiak baldintzak betetzen dituela. Lizentziaren edo erabilera-lagapenaren informazioa irudiarekin batera argitaratuko da.
Lizentzia-bertsioa: lizentziaren bertsioa zein den jarri beharko duzu.
Jatorrizko URL-a:Irudiaren jatorrizko web-helbidea. Wikimedia Commonseko helbidea, edo aitortutako lizentzia egiaztatzeko balio dezakeen web-helbidea.
Jabea: irudiaren lizentzian "Aitortu" osagaia badago, ezinbestekoa da eremu hau betetzea.
Deskribapena: irudiaren deskribapena edo bestelako informazio osagarria gehitu dezakezu.
Oina: hiztegian ikusiko den irudi-oina idatzi beharko duzu.
Irudia Wikipediatik automatikoki eskuratzeko eskuineko ekintza botoian sakatu eta “Aztertu Wikipedia...” jartzen duen horretan klikatu behar duzu.
Wikipediatik irudia eskuratzeko lehendabizi gehitu nahi duzun irudiaren lizentzia eta hizkuntza zehaztu beharko ditugu.
Zehazturiko bilagaien baldintzak betetzen dituzten irudiak zerrenda batean erakutsiko dira. Zerrendako irudi bat erabiltzeko nahikoa izango da nahi duzun irudia aukeratu eta “Gorde” botoia sakatzea.
Gehituriko irudian ikonoa agertuko da, Wikipediatik auomatikoki ekarri ezin den informazioa bete behar duzula adieraziz. Kasu honetan bete beharreko informazio bakarra irudiaren oina izango da, gainerako guztia automatikoki beteko baita. Informazio hau eguneratzeko aukera izango duzu jakina.
Testuinguruak: Sortua dagoen testuinguru-bikote batean aldaketak egiteko aukera duzu (testuinguruaren gainean sakatuz) edo irudi berri bat gehitzeko aukera. Horretarako eskuineko "ekintza" botoian sakatu eta “berria sortu” jartzen duen horretan klikatu behar duzu.
Testuinguruak eskuz sartzeko, datu osagarriak emateko laukiak bete beharko dituzu.
Hizkuntza: sartzen duzun testuingurua euskaraz edo gaztelaniaz den. Nazioarteko sinbolo bat aukeratu behar duzu eremu honetan (eu edo es).
Jatorrizko testua / Helburu-testua: terminoa jasotzen duen testuingurua idatzi edo kopiatu behar duzu hemen.
Jatorrizko forma / Helburu-forma: sartu berri duzun testuinguruan kontzeptu-fitxako terminoa zein formatan ageri den idatzi behar duzu. Esaterako, terminoa adreilu da, baina testuingurua ganberaren hutsunea adreiluz errematatuko dugu baldin bada. Jatorri-forma adreiluz da. Ondoren posizioa kalkulatu botoia sakatu behar dugu.
Argitaratzea
Erabiltzaileek sortutako edukiak eta hizkuntza kalitatekoak eta fidagarriak izan daitezen, zaindu egiten dira Interneten argitaratu aurretik.
Horregatik, Laneki Hiztegian lantzen diren eduki berriak ez dira automatikoki argitaratzen kontsultagunean. Argitaratu aurretik, kudeatzaileek egiaztatzen dute argitaratzeko baldintza minimoak betetzen dituztela.
Erabiltzaile batek kontzeptu-fitxa bat editatzen duenean, 'Gorde' egin behar du. Egoera hori duten edukiak aztertzen dituzte Laneki Hiztegiaren kudeatzaileek, argitaratu aurretik edukiaren eta hizkuntzaren kalitatea egiaztatzeko. Hortik aurrera, eduki berria edo eguneratua kontsultagai egongo da Laneki Hiztegiaren webgunean. Kudeatzaileek eduki berria lehenbailehen argitaratzeko ardura dute.
Elhuyarren itzultzaile automatikoa
Batua.eus euskarazko itzultzailea
Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
Register
Recovery password
Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago