pultsu

1
pultsu > pulso (50 testuinguru)
eu testuak es testuak
Sartutako informazioa erregistroan gorde dadin, erlojuen pultsuak iristea eragotzi behar da, pultsu horiek blokeatuz. Para que la información introducida quede almacenada en el registro se debería bloquear la llegada de los pulsos del reloj.

Materiala: Logika digitala eta mikroprogramagarria

Bi 74160 kontagailuak kaskadan konektatuz, zirkuituak zenbaketa zuzena egingo du 59ra iritsi arte. Sarrerako pultsuen igoera-saihetsean (hamarrekoak), bigarren kontagailuak ez du 6ra pasa behar, horren ordez 0n hasi behar du berriz. Beraz, hamarrekoen kontagailuan 6 balioa agertzeak bigarren kontagailuan reset-egoera sorrarazi behar du, SR* sarrera 0 egoerara eramanez. Horretara Conectando dos 74160 en cascada, el circuito realizará la cuenta de forma correcta hasta el 59. En el siguiente flanco de subida de los pulsos de entrada el segundo contador (decenas), no debe pasar a 6, si no que debe iniciarse de nuevo en 0. Por tanto, la aparición del 6 en el contador de las decenas, debe provocar la condición de reset en el segundo contador, llevando la entrada SR* a 0. Esto se consigue con una puerta NAND que d

Materiala: Logika digitala eta mikroprogramagarria

Transmisorean kokatutako kontagailuak erlojuaren pultsuak jasotzen ditu, eta irteeran (multiplexadoreko hautapen-sarreretan) 00, 01, 10, 11 sekuentzia gertatzen da. Berriz ere 0ra itzultzen da, eta sekuentzia behin eta berriz errepikatzen du, mugagabe. El contador situado en el transmisor recibe los pulsos del reloj, y en su salida (entradas de selección del multiplexor) se produce la secuencia 00, 01, 10, 11, volviendo a cero y repitiendo la secuencia indefinidamente.

Materiala: Logika digitala eta mikroprogramagarria

Pultsuen sarrera batekoen kontagailura konektatzen da, pultsu bakoitzarekin handitzeko. La entrada de pulsos se conecta al contador de las unidades, que se incrementará con cada uno de los pulsos.

Materiala: Logika digitala eta mikroprogramagarria

Hamartarren kontagailua 10 pultsu bakoitzeko handitzen da; hau da, batekoen kontagailua 9tik 0ra pasatzen den bakoitzean, 1 handitzen da. El contador de las decenas se incrementa cada 10 pulsos, es decir, se incrementa en 1 cada vez que el contador de las unidades pasa de 9 a 0.

Materiala: Logika digitala eta mikroprogramagarria

Era horretan, pultsu-sarrera kontagailuen erloju-sarrerara konektatuz, 10. igoera-saihetsa iristen denean, bigarren kontagailua gaituta egongo da, eta 1 handituko da. De esta forma, conectando la entrada de pulsos a la entrada de reloj de los contadores, cuando llega el flanco de subida 10, el segundo contador estará habilitado y se incrementará en 1.

Materiala: Logika digitala eta mikroprogramagarria

Hemen proposatzen dugun lana da, denbora-diagrama baten bidez, 74163 kontagailuaren irteeretako egoeraren bilakaera azaltzea, irudian ageri den denbora-diagramako funtzionamendu-egoera eta 0, 5 MHz-eko frekuentzia duen pultsu-sarrera baterako. El trabajo propuesto es describir mediante un diagrama de tiempos la evolución de los estados en las salidas del contador 74163, para una entrada de pulsos con una frecuencia de 0,5 Mhz, en las condiciones de funcionamiento que se reflejan en el diagrama de tiempos siguiente.

Materiala: Logika digitala eta mikroprogramagarria

Kontagailu komertzialek sarrera osagarriak, Master Reseta eta pultsu-sarrera (erlojua) errazten dituzte. Los contadores comerciales facilitan una serie de entradas adicionales, además de la entrada de pulsos (reloj) y del Master Reset.

Materiala: Logika digitala eta mikroprogramagarria

Beraz, zirkuituak pultsuak zenbatuko ditu (igoera- edo jaitsiera-saihetsak) eta zenbaketa kode bitarrean adieraziko du (bitar naturalean edo BCDn). El circuito contará por tanto pulsos (flancos de subida o de bajada), y traducirá la cuenta en un código binario (binario natural o BCD).

Materiala: Logika digitala eta mikroprogramagarria

Pultsu horiek edozein iturrik sor ditzake, baldin eta gertaera jakin bat zenbat aldiz gertatzen den zenbatu behar bada. Estos pulsos pueden ser generados por cualquier fuente, de la que se tenga necesidad de contar el número de veces que se produce un evento determinado.

Materiala: Logika digitala eta mikroprogramagarria

pultsu > pulso (1 testuinguru)
eu testuak es testuak
Pultsuen sarrera DigClock batek sortu behar du. La entrada de pulsos debe ser generada por un DigClock.

Materiala:

2
pultsu > impulso (21 testuinguru)
eu testuak es testuak
Sarrerako erregistroak linea bakar batek transmititutako zenbakiaren bitak jasotzen ditu, denboran ordenatuta. 4 erloju-pultsuko, 4 bitak aldi berean aurkezten ditu irteeran. EL registro de entrada recibe los bits que forman el número transmitido por una sola lí­nea, ordenados en el tiempo, y presenta los cuatro bits en la salida simultáneamente, cada 4 impulsos del reloj.

Materiala: Logika digitala eta mikroprogramagarria

Sistemak funtzionatzeko, plaka nagusi guztiek erlojuaren txip-sorgailu bat dute, eta aldizkako erloju-pultsuak ematen dizkiete PUZari eta sistemaren beste gailu batzuei. Para que el sistema pueda funcionar, todas las placas base poseen un chip generador de reloj, que proporciona impulsos periódicos de reloj a la CPU y a otros dispositivos del sistema.

Materiala: Informatika-ekipoen eta -sistemen arkitektura

2.- Mikroprozesadoreak abian duen instrukzioa exekutatzen duenean, etendura-kontroladoreari erantzuten dio, -IN-TA pinera pultsu bat igorriz, eta, horrela, etendura onartzen du. 2.- Cuando el microprocesador termina de ejecutar la instrucción que tiene en curso, responde al controlador de interrupciones con un impulso en la patilla -IN-TA, reconociendo así­ la interrupción.

Materiala: Informatika-ekipoen eta -sistemen arkitektura

Bat logikoan joango diren gelaxkak programatzeko, tentsio-pultsu bat kontrolatzen da eta, horren bidez, alderantziz polarizatutako diodoaren P-N lotura suntsitu eta P eta N blokeak zirkuitulaburrean geratzen dira. La programación de las celdas que irán a uno lógico se realiza controlando un impulso de tensión, con lo que se consigue que la unión P-N del diodo que está polarizado en inversa se destruya, quedando ambos bloques P y N en cortocircuito.

Materiala: Informatika-ekipoen eta -sistemen arkitektura

PCM (Pulse code Modulation), pultsuen kodifikazio bidezko modulazioa da; tartean-tartean "laginak" hartzen dira (berez, horien funts matematikoa laginketa-teorema da), eta tarte bakoitzari laginketa-epea, Tm, esaten zaio. PCM (Pulse code Modulation), modulación por codificación de impulsos, basados en la toma de "muestras" (realmente el fundamento matemático es el teorema de muestreo), cada cierto intervalo, denominado perí­odo de muestreo, Tm.

Materiala: Industria komunikazioak

5 bat us-ko pultsua. Impulso de unos 5 us.

Materiala: Ekipo mikroinformatikoak eta telekomunikabide-terminalak

Inprimagailuaren irteera, inprimagailurako datu-transmisioa gaitzeko eta ezgaitzeko. Datu-transmisioa gaitu egingo da pultsua handia bada, eta ez da gaituko baxua bada. Salida de la impresora para habilitar e inhabilitar la transmisión de datos a la impresora. La transmisión de datos se habilita cuando el impulso está en alto y se inhabilita cuando está bajo.

Materiala: Ekipo mikroinformatikoak eta telekomunikabide-terminalak

Metodo piezoelektrikoan, tinta-partikulak jaurtitzeko elementu piezoelektriko baten forma-aldaketen propietateak erabiltzen dira. Horiei pultsu elektrikoa aplikatzen zaie. En el método piezoeléctrico, se utiliza como mecanismo de impulsión de las partí­culas de tinta las propiedades de cambio de forma de un elemento piezoeléctrico al que se le aplica un impulso eléctrico.

Materiala: Ekipo mikroinformatikoak eta telekomunikabide-terminalak

Injektore bakoitzak elementu piezoelektriko bat izaten du; pultsu elektrikoa jasotzen duenean, formaz aldatzen da elementu hori, buruaren barneko presioa handitzen da brastakoan, eta tinta partikula baten injekzioa eragiten du. Cada inyector está formado por un elemento piezoeléctrico que al recibir un impulso eléctrico cambia de forma, aumentando bruscamente la presión del interior del cabezal y provocando la inyección de una partí­cula de tinta.

Materiala: Ekipo mikroinformatikoak eta telekomunikabide-terminalak

Pultsu elektriko batek kameraren ondoan dagoen erresistentzia txiki bat berotzen du (injektoreko bana), eta, aldi berean, kameraren hondoan dagoen tintaren geruza fin bat ere berotzen du. Mikrosegundo batzuetan 480 bat ºC-ko tenperatura hartzen du tintak. Tintak irakin egingo du eta lurrunezko burbuila bat sortuko da. Un impulso eléctrico hace que una pequeña resistencia (una por cada inyector) situada en el fondo de la cámara se caliente y caliente a su vez una delgada capa de tinta en el fondo de la cámara hasta una temperatura del orden de 480 ºC durante algunos microsegundos, lo que hace que la tinta hierva y se forme una burbuja de vapor.

Materiala: Ekipo mikroinformatikoak eta telekomunikabide-terminalak

3
pultsu > pulso (8 testuinguru)
eu testuak es testuak
arteria-presioa, pultsua, tenperatura eta arnas maiztasuna. tensión arterial, pulso, temperatura y frecuencia respiratoria.

Materiala: Farmazia- eta parafarmazia-produktuen banaketa eta salmenta

ARTERIA-PULTSUA. PULSO ARTERIAL.

Materiala: Farmazia- eta parafarmazia-produktuen banaketa eta salmenta

Bihotzak odol-bolumen bat bidaltzen du uzkurtzen den bakoitzean (sistolean); arteriak zabaldu egiten dira eta gorputz-alboetara hedatzen diren uhinak sortzen dira: horri esker, ukituz antzeman dezakegu "arteria-pultsua". El corazón envía un volumen de sangre con cada contracción cardiaca (sí­stole), las arterias se expanden y se crean ondas que se transmiten a la periferia, lo que nos permite mediante palpación apreciar el "pulso arterial".

Materiala: Farmazia- eta parafarmazia-produktuen banaketa eta salmenta

Pultsua har dezakegu, bai eskuz (pultsua hartu behar den gunean erdiko hiru hatzen mamia jarriz), bai gailu elektronikoak erabiliz. Gailu elektroniko horiek esfigmomanometroetan egon ohi dira. El pulso lo podemos tomar de forma manual, aplicando el pulpejo de los tres dedos centrales en la zona a explorar o bien mediante aparatos electrónicos que suelen estar incluidos en los esfigmomanómetros.

Materiala: Farmazia- eta parafarmazia-produktuen banaketa eta salmenta

Arteria hauetan har dezakegu pultsua: Las arterias en las que podemos palpar el pulso son:

Materiala: Farmazia- eta parafarmazia-produktuen banaketa eta salmenta

Fonendoskopioaren bidez bihotza auskultatzen denean, pultsu apikala edo zentrala hartzen da. Cuando se ausculta por medio del fonendoscopio en el corazón se determina el pulso apical o central.

Materiala: Farmazia- eta parafarmazia-produktuen banaketa eta salmenta

Garrantzitsua da pultsua hartzerakoan, pertsona geldirik egotea, eta, oro har, arteria-presioa hartzeko jarraitu beharreko gomendio berei jarraitu behar zaie horretarako ere. Es importante que la toma del pulso se haga en situaciones de reposo y, en general, se han de seguir los mismos consejos que para la toma de la tensión arterial.

Materiala: Farmazia- eta parafarmazia-produktuen banaketa eta salmenta

Normalean, pultsua erritmikoa da, hau da, taupadek denbora-tarte erregularrak betetzen dituzte; hori horrela ez denean, arritmia deitzen zaio. Habitualmente el pulso es rí­tmico, es decir, los latidos se suceden a intervalos regulares, si esto no es así­, hablamos de arritmia.

Materiala: Farmazia- eta parafarmazia-produktuen banaketa eta salmenta